Enbata Espazioa. Dantza eta sorkuntza espazioa.
"Agortu" gorputzen singulartasunari buruzko gogoeta da.Mugimendu pauta eta baldintzapenen bitartez espazioaren erabilera-kodeak hausten ditu ikuslearen gerturatzea eta parte hartzea bideratzeko. Momentu oro, ikusleak erabakiak hartu behar ditu gorputz hori begiratzeko edo ez, igarobide horretan geratzeko edo ospa egiteko. Agortuk soinu espazio propioa du, zuzenean eta inprobisatuta emititzen dena. Musika erabiliz, objetuaren eta gorputzaren arteko bereizketa diluitu nahi da.Harremanetarako:
|
Aitzol Iraola, aktore fisiko, dantzari eta abeslaria da. Arte dramatikoko goi mailako gradua bukatu ondoren, DANTZAZ konpainian hasten da dantzari gisa lanean. Aurretik, Eidabe eta Hortzmuga bezalako konpainiekin ere ibilia izan da kale antzerkian, eta lan propioak aurrera eramateko "Zirriborro Proiektua" sortzen du 2023an. Hurrengo emanaldiak: •Abenduak 17 Beasain (Dantzaz) •Urtarrilak 25 Victoria Eugenia (Dantzaz) |